Gernikako Akordioko sinatzaileen ordezkaritza bihar EPPK-k deitutako ekitaldian izango da

Gernikako Akordioa izenpetu genuen eragileok atzo Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren bitartekari talde batekin bilkura egin genuela adierazi nahi dugu. Bilkura horretan EPPK berriki egin duen eztabaidaren ondorioen berri eman ziguten. Zentzu horretan, Gernikako Akordioaren inguruan bildutako eragileok ez dugu zalantzarik, Presoen Kolektiboak hartutako erabakiak irismen politiko luzekoak direla.

Halaber, Gernikako Akordioak jakinarazi nahi du bihar Gernikan EPPK-k deitutako ekitaldira alderdi politiko, sindikatu eta eragile sozial desberdinetako kideez osatutako ordezkaritza bidaliko duela.